XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Berandu egin denean, hartu dut soka eta hemen nago. Eta zuk zer egin duzu?.
- Ikuilua garbitu dut
Gero zimaurra bota dut leiho horretatik eta egun osoan itzalpean etzanda eman dut.
Bihar, anaia, zu hemen geratuko zara, zure txanda da.
Nik eramango dut zezena bazkatzera.
- Ederto - erantzun zuen Damaskotarrak.
Eta hurrengo goizean, goiz goizetik, Alkairokoak zezena atera eta hiri aterantz eraman zuen.
Ataria pasa bezain laster, zezena tximista bezala ihesean joan zen.
Pikaroa atzetik joan zitzaion eta lasterketak Alkairokoaren jazkiak birrindu arte iraun zuen.
- Maltzur zitala
Damaskotarra behin bitartean, eskobatzen zegoen.
Amaitu zuenean, zimaurra leihotik bota zuen.
Baina azpian berriro ere eserita zegoen aga.
Baina Damaskotarrak ez zekien ezer aurreko egunekorik.
Horregatik, leihotik bota zuenean zimaurra, hau juxtu juxtu aga-ren buruan erori zen.
Turkoak salto egin zuen eserlekutik, eta jipoitu zuen pikaroa, aurreko egunean bestearekin egin zuen bezala, baina sendoago, hezurrak hautsi arte.
Damaskotarrak esaten zuen bere artean.
Era berean, landetan, Alkairokoa zebilen:
Arratsaldera aldean, Alkairokoa itzuli zen, baina bere aurpegia odolak eta urrutuek ezezaguna egiten zuten.